Aire-konpresoreak, aire-tratamendua eta hozte industriala
EFFICIENCY OVER LIMITS
4HA-6-TER-LT modeloko konpresore-multzoa modernizatzea

Haizea Compressors Technology-n, energia aurrezteko beharraz eta horrek gure bezeroentzat dakarren diru-aurrezpenaz jabetuta, eta ingurumenarekiko dugun konpromisoaren ildotik, 4HA-6-TER-LT modeloko bigarren eskuko (okasioko) konpresore-multzo bat modernizatu dugu, 315 kW-koa. Ezaugarri hauek ditu: 6 zilindro - 4 etapa, aire-deskargarako 42 bar (609 psi), zilindroetan koipeztatu gabe (lubrifikatu gabe). Guztiz prestatuta eta testatuta dago Talleres Haizean, ondoren saldu eta abian jartzeko. Ukipen-pantailako PLCa, lehorgailua, 1.000 litroko depositua eta erregulagailua duen armairu elektrikoa barne hartzen ditu.
 

Jatorrizko erregulazio-sistema zatikatua (% 0-100) gure garapenera (% 0-50-100) aldatzen dugu, % 18rainoko energia-aurrezpena lortzeko. Abiadura-erregulagailu integratu baten osagarri, emaria Qmax = 1.693 m³/h eta Qmin = 423,25 m³/h arteko emaria sortzea lortzen dugu, une bakoitzeko benetako kontsumo-beharretara egokituta, hutsean lan egitea ahalik eta gehien saihestuta eta energia-aurrezpen handiagoa lortuta.

Optimizazioaren barruan sartu zen, halaber, periferiko guztien aginte zentralizatua instalatzea, pantailan datuak ematen dituen emari-neurgailua instalatzea, berehalako eta metatutako efizientzia kalkulatzea eta % 0-100eko oinarrizko sistema baten eta % 0-50-100eko batean artean lortutako aurrezpena kalkulatzea.

 

Lehen:
 

 

Gero:
 

 

Instalatutako ekipoak :
 

 

Martxan jartzea:
 

Susperraldi Plana, Eraldaketa eta Erresilientzia
EBk finantzatua